Foto: Fomento San Sebastián
Joan den irailaren 5ean hasi zen Donostia Sustapenaren kudeaketa Bretxan, egiteke zeuden konplexuaren birmoldaketa- eta eraldaketa-lanak susper-tzeko eta amaitzeko. Espazioak kudeatzen eta okupatzaileen kontratu-baldintzak negoziatzen ere hasi zen. Hilabete eta erdi geroago, fruituak ikusten hasten da.
Ane Oyarbide Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziak adierazi duenez, “etapa berri bat ireki da, eta Udalak Bretxaren gidaritza hartu du, eta merkatari-tza-gune hori kudeatzen hasi da, Donostiarentzat ezinbestekoa dena eta duela hilabete eta erdira arte norabiderik gabe zegoena. Donostia Sustapenaren kudeaketan utzita, Udalak ziurtasunak eskain ditzake proiektu hau gauzatzeari eta zerbitzuak emateari buruz, normaltasunez funtzionatzen jarraitu baitute. Izan ere, denbora honetan erabiltzaileek ez dute aldaketarik nabaritu”.
Kudeaketa hastearekin batera, Donostia Sustapenak zentroak funtzionamenduan jarraitu ahal izan duela bermatu du, beharrezkoak diren funtsezko zerbitzuak kontratatuz. Aldi berean, orain arte ematen ari zirenak berrikusi eta aztertu dira, eta gutxi barru zerbi-tzu horien prestazioa hobetzeko proposamen bat aurkezteko da. Gauzak horrela, gaur egun, 15 hornitzailerekin egiten da lan, zentroak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak bermatzen dituztenak: garbiketa, irekiera eta itxiera, ekipamenduen mantenua (igogailuak, eskailerak, klima, etab.), norberaren babeserako plana edo sute-plana, alarma-sistemak, hondakin eta izurriteen kudeaketa, ... beste zenbait kontratu abian izateaz gain.