DIPC-reko Román Orús ikertzailea, sariduna
- Estrategia Empresarial
- 28-Octubre-2024
Fisikako Espainiako Errege Elkartea-BBVA Fundazioa Sarietako epaimahaiak erabaki du ‘Fisika, Berrikuntza eta Teknologia’ kategorian saria Román Orúsi ematea. Orús Donostia International Phsysics Centerreko (DIPC) Ikerbasque irakaslea eta Multiverse Computing-eko sortzaileetako bat eta zuzendari zientifikoa da. Orúsek teknologia kuantikoaren arloan egindako ibilbide luzea nabarmendu du epaimahaiak. “Bere ekarpenek garapen teknologiko garrantzitsuak sortu dituzte konputazio kuantikoaren eta adimen artifizialaren arloan”, adierazi du RSEF-FBBVAk.