CIC nanoGUNEk eta Donostiako Aquariumak Itsasample erakusketa antolatu dute

Foto: CIC nanoGUNE

CIC nanoGUNEk eta Donostiako Aquariumak Itsasample erakusketa antolatu dute Plentziako Itsas Estazioarekin (PiE-UPV/EHU) batera. Mikroskopia elektronikoa abangoardiako tresna bat da, ikerketa zientifikoan materia ulertzeko, eta paper garrantzitsua du erakusketa honetan; izan ere, mikroskopio horiek ikerketa-taldeen begiak eta eskuak dira, kasu honetan Donostiako Aquariumak emandako laginen ezaugarriak, begi hutsez ikusi ezin daitezkeenak, ikusteko. Gainera, PiE-UPV/EHU parte hartu du irudien azterketan, eta mikroskopioen irudiek emandako informazioa interpretatzen lagundu du. Horrela, Itsasamplen honakoak ikus ditzakegu, besteak beste: ezkaten ildoak, zeinak arrainen adina kalkulatzeko erabil baitaitezke. Erakusketa azaroaren 9ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Aquariumeko Nautilus aretoan.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera