CIC nanoGUNEk antzutasunaren osasunerronkei aurre egiteko ikerketa-taldea sortu du

CIC nanoGUNE Nanozientzien Ikerketa Kooperatiboko Zentroak ikerketa-talde berri bat sortu du, teknologia terapeutikoen eta diagnostiko aurreratuen arlorako soluzio miniaturizatuak sortzen aitzindaria; hitz batean, oinarrizko aurkikuntza zientifikoak aplikazio kliniko praktiko bihurtzen dituena. Nanobiosistemen talde berri hori, Ikerbasque iker-tzaile Mariana Medina doktorea (irudian, ezkerrean) buru duena, osasun-arreta eraldatzeko ari da lanean —bereziki ginekologiari eta antzutasunari dagokienez—, medikuntzako mikrorrobotika eta abangoardiako nanobiosentsoreak erabiliz.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera