CIC energiGUNEk 1.500 argitalpen zientifiko sortu ditu 2011tik

CIC energiGUNEk, energia elektrokimikoaren eta termikoaren biltegiratze eta bihurketan erreferentziazko ikerketa-zentroak, 15. urteurrena ospatzen du aurten. Ibilbide horretan, bikaintasun zientifikoa sor-tzea eta ezagutza hori industriarentzako gaitasun eta aukera berrietan bihurtzea uztartu ditu.
2011n jarduera hasi zuenetik, CIC energiGUNEk nazioarteko erreferentzia diren gaitasun zientifikoak eta ikerketa-azpiegiturak garatu ditu Euskadin, trantsizio energetikorako estrategikoak diren esparruetan, sodiozko eta egoera solidoko baterien aldeko apustu goiztiarra eginez. Apustu honi esker, hamabost urte geroago zentroak 39 patente-familiako zorroa, Europako ikerketa-programa nagusietan gero eta presen-tzia handiagoa eta bere laborategietan sortutako ezagu-tzatik zuzenean jaiotako bi enpresa ditu: Bcare eta Basquevolt, biak Araban.
Ekoizpen zientifikoa CIC energiGUNEren bilakaeraren adierazle nagusietako bat da. 2011tik, zentroko taldeek 1.500 argitalpen zientifiko baino gehiago sortu dituzte, eta presentzia nabarmena dute beren arloetako nazioarteko aldizkari ospetsuenetan.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera