CIC biomaGUNEren urre-nanopartikulak Versace luxuzko marcaren ekimen baten protagonista

Foto: PTE

Urre-nanopartikulen berezko edertasunak liluratu du Versace moda-enpresa. Hain zuzen, metal horren kolore sakona hasieratik izan da luxuzko markaren bereizgarria. Versacek, sare sozialetan argitaratu duen proiektu editorial batean, gonbidatzen gaitu edertasunaren kontzeptuari buruzko gogoeta egitera, zenbait eskalatan, forma ez oso konbentzionaletan eta ustekabeko lekuetan, eta aldarrikatzen du ikusleen arretatik kanpo dagoen ezkutuko edertasuna izaten dutela sarritan irudi zientifikoek. Proiektu hau “ustekabeko kolaboratzaileak dituen serie esperimental” gisa aurkeztu da, eta edertasun ezkutuaren eta serendipiaren esplorazio gisa sortu da.
Versacek urre-nanopartikulen irudi batzuk argitaratu ditu; hain zuzen, Luis Liz Marzán Ikerbasque irakasleak CIC biomaGUNEn eta Vigoko Unibertsitatean zuzentzen dituen laborategietan sintetizatutako nanopartikulen irudiak. Proiektuaren ardatza urrearen edertasunaren beste alde bat erakusten duen irudi-multzo bat da. Irudi horiek mikroskopia elektronikoaren bidez hartu dira aipatutako erakundeetan eta Anberesko Unibertsitateko laborategi batean.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera