Ceit-ek hidrogenoa garraiatzeko material aurreratuen garapena bultzatu du
- Estrategia Empresarial
- 20-Enero-2025

Hidrogenoa etorkizuneko bektore energetikoa bezala ezagutzen da, eta oso konplexua da: existitzen den elementu kimikorik arinena da, beste elementu batzuekin konbina-tzeko eta bere propietateak aldatzeko erraztasun nabarmena du eta bere dentsitate energetiko bolumetrikoa txikia da. Berezitasun horiek erronka garrantzitsuak eragiten dituzte, besteak beste, materialen hauskortasuna eta biltegiratze eraginkorra. Ceit zentro teknologikoak material eta simulazio aurreratuetan duen esperientzia eskainiko du hidrogenoak bektore energetiko gisa planteatzen dituen erronka tekniko horiek gainditzeko, H2MAT+ proiektuaren bidez. H2MAT+ proiektuak, Eusko Jaurlari-tzaren Elkartek programaren bidez finantzatuak, hidrogenoaren ondorio negatiboei aurre egiteko eta biltegiratzean eraginkortasuna hobetzeko gai izango diren metalezko egitura berriak garatzea du helburu. H2MAT+ proiektuaren esparruan, Ceit zentro teknologikoa hidrogenoak materialekin duen elkarreragina aztertzera bideratutako lan-paketearen buru da.