Bizkaiko emakume baserritarren harrotasuna

Hazik topaketa bat antolatu zuen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Foto: Hazi

Gaur egun, Bizkaian 1.431 emakume baserritarrak daude. Bizkaiko Foru Aldundiko ikerketa baten arabera, ez da egia ekoizpenean emakumeek gizonek baino gutxiago jarduten dutenik, parte-hartzaileen %78,3k ekoizpen- eta maneiatze-lanak egiten baitituzte. Emakume hauen prestakuntzari dagokionez, %38,4k soilik adierazi du nekazaritza- eta/edo abeltzaintza-jarduerarekin lotutako presta- kuntzaren bat egin duela. Haien %93,2k adierazten du bizi-kalitate oso ona edo nahiko ona duela.

Haien %93,2k adierazten du bizi-kalitate oso ona edo nahiko ona duela

Bizkaiko Foru Aldundiak egin duen azterlanak landa eremuko emakumeen karakterizazio soziodemografikoa egiten du. Azterketako datuen arabera hamarretik ia zortziren kasuan jarduera nagusia (Nekazaria Titulu Nagusi gisa, TNG) ez da nekazaritza, eta emakume horiek gehien bizi diren eta lan egiten duten lurraldeko eremuak Enkarterri, Durangaldea eta Plentzia-Mungia dira. Txosten hau Landa Eremuko Emakumeen Egunaren ospakizunarekin batera eman da ezagutzera, ehun emakume inguruk parte hartu duten ekitaldi batean Mungian. Ekitaldi honetan, aldi berean, Landa XXI Elkartearen ‘Baserritarra eta harro’ liburua aurkeztu zen. 

Hazi
Beste urte batez, Eusko Jaurlaritzak eta Hazi Fundazioak Landa-eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dute. Aurten, jardunaldiaren gai nagusia landa eremuko bizikidetza izan da, eta, zehazki, ingurune horretan emakumeen rola susta-tzen duten alderdiak. Jone Fernández Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Politiken Garapenerako zuzendariak aurkeztu zuen topaketa. Bere iritziz, “emakumeek funtsezko garran-tzia dute landa-inguruneen garapenean eta gure udalerrietako biztanleria finkatzeko ezinbesteko kolektibo dira”. 

 

Más noticias de Gestión / Kudeaketa