Bizkaiak nekazaritza ekologikoko metodoak sustatu ditu 1.950.000 euroko ekarpenarekin

  • es
  • 23-Mayo-2024
Foto: Freepik

Bizkaiak lehen sektoreko ingurumen konpromisoak eta nekazaritza ekologikoko metodoak sustatu ditu 1.950.000 euroko ekarpenarekin. Laguntza horiek Europar Batasunarekin batera finantza-tzen dira Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez. 
Hauexek dira laguntza horien helburu nagusiak: nekazaritza- eta landa-paisaia zaintzea, hobetzea eta dibertsifikatzea bul-tzatzea; biodibertsitateari on egiten dioten eta ingurumena eta abereen ongizatea errespetatzen duten praktikak eta ekoizpen-sistemak sustatzea; nekazaritzako biodibertsitatea babestea, nekazaritzak sortzen dituen berotegi-efektuko eta amoniako gasen igorpena murriztea; uraren eta lurzoruaren kudeaketa hobetzea; nekazaritza- eta baso-sektoreetan karbono-harrapa-tzea sustatzea eta nekazaritza-, abeltzaintza- eta baso-jardueretan sorturiko azpiproduktuak kudeatzea eta balioztatzea.
Onuradunek hartzen duten konpromisoak gutxienez bost urte iraun beharko du. Lehia askearen araubidean emango dira laguntzak.

Más noticias de Economía / Ekonomia