Bizkaiak arreta eskaintzen die emakume baserritarrei
- Estrategia Empresarial
- 25-Septiembre-2024
Bizkaiko Foru Aldundiak lanerako plan bat abiarazi du, lurraldeko emakume baserritarren elkarteekin batera —Etxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskia—, 2023an antolatutako tailerretan elkarte horiek adierazitako kezkei erantzuteko. Horrela, bada, planean ezarritako jarduera-ildoak tailer haietatik ateratako ondorioetan oinarritzen dira. Tailerrok, bestalde, foru-erakundeak antolatu zituen, eta 23 pertsonak hartu zuten parte. Topaketak Bizkaiko zenbait eskualdetan egin ziren, eta landa-eremuko emakumeen osasuna eta ongizatea, sektorean duten parte-hartze aktiboa, eta laguntza-sistemak eta babes-sareak aztertu zituzten.