Bizkaiak 600.000 euro erabiliko ditu lurraldeko arraza garbien jarduera indartzeko

Lehen sektoreari sustatzeko helburuaren barruan sartzen dira diru-laguntzak. Foto: BFA

Bizkaiko Foru Aldundiak beste laguntza-deialdi bat onetsi du, 600.000 euroz hornitua, lurraldeko arraza garbien abeltzainen elkarteei eta abeltzaintza-sektoreko elkarteei jarduerak egiten lagun-tzeko. Neurriaren helburua da abeltzaintzako ustiategiak lehiakorrago egitea, eta ekoizpena hobetzen eta landa-ingurunean jarduera ekonomiko eta sozialari eusten laguntzea. 
Laguntza horien bidez, abeltzainen elkarteek sektorearen etorkizunerako funtsezkoak diren eremuetan egiten duten lana babestuko da, hala nola animalien hobekuntza genetikoa, arraza garbien kontserbazioa eta sustapena, profesionalen trebakuntza, abeltzaintza-lehiaketak antolatzea edo ustiategiei laguntzeko zerbitzuak ematea. 

Abeltzaintza-sektorean hobekuntza genetikoa, trebakuntza, sustapena eta garapena bultzatzen duten erakundeentzat da deialdia 

Deialdia, alde batetik, ekoizpenerako ganaduaren arraza garbiak hobetu eta sustatzen dituzten hazleen elkarteentzat da, eta, bestetik,  abeltzaintza-azpisektoreak ordezkatzen dituzten elkarte profesional eta enpresa-elkarteentzat. Sektoreko elkarteen kasuan, hauek egiteko ere jaso ahal izango dute laguntza: erakundeen funtzionamendu-jarduerak, ekoizpen-azpisektoreak sustatzeko ekintzak, elkartutako ustiategientzako laguntza teknikoa, eta abeltzaintza-jarduera eta haren garapena hobetzera bideratutako beste ekimen batzuk. 
Gainera, landa-eremuen garapen sozioekonomikoa bul-tzatzeko eta lehen sektoreari laguntzeko helburuaren barruan sartzen dira laguntzak, eta landa-komunitate biziei eusten eta Bizkaian abeltzaintza-jarduerak erreleboa eta jarraipena izan ditzan laguntzen dute.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera