bilbaoDendak etxez etxeko entrega-zerbitzu berri bat abian jarri du

bilbaoDendak, Bilboko merkataritza eta turismo jarduera sustatzeko plataformak, mezzua aurkezten du, tokiko merkataritzarako etxez etxeko entrega- zerbitzu iraultzailea, irtenbide arin, jasangarri eta eragin sozialekoa eskainiz. Ekimen hau herriko establezimendu guztientzat dago eskuragarri, bezeroei erosketa-esperientzia hobea eskaini ahal izateko, eta bilbaoDendak, Adresles (bidalketen plataforma sortu duen start up bizkaitarra) eta The Good Riders (logistika eta gizarteratze enpresa bilbotarra) erakundeek garatu dute, Bilboko Udalaren laguntzarekin.mezzua entrega zerbitzu jasangarria da, Bilboko tokiko merkataritzara bideratua. Bere proposamena establezimenduei etxera bidaltzeko modu bat ematea da, hasierako inbertsiorik gabe eta sistema guztiz digital batekin. Irtenbide erraza eta eraginkorra da, Adresles start up bizkaitarraren garapenari esker. Era berean, aipatzekoa da bidalketak zero igorpeneko ibilgailuekin soilik egiten direla -bizikletak eta motor elektrikoak-, hirian mugikortasun berdea sustatuz.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera