Bi milioiko laguntzak kamioiak berritzeko

Foto: EVE

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) berriki argitaratu bezala, Renove Kamioiak 2023 laguntza-programa martxan jartzeko agindua eta eskaerak aurkezteko epea egongo da indarrean aurrekontua agortzen den arte edo urriaren 31ra arte gehienez. Lagun-tza jaso dezaketen salgaien ibilgailu astunak N2 eta N3 kategoriakoak izango dira, eta kasu guztietan ere ezinbestekoa izango da kategoria bereko beste ibilgailu bat txatar bihurtzea laguntza baliatu ahal izateko.
Dirulaguntzaren zenbatekoari dagokionez, motorizazio motaren, eta ibilgailuaren kategoriaren eta tamainaren arabera aldatuko da, baita enpresa eskatzailearen motaren arabera ere. Adibide gisa, baimendutako gehieneko masako bost tonarainoko N2 kamioi txikiei egokituko zaizkie zenbateko txikienak; hau da, ibilgailuko 6.785 euro enpresa handien-tzat eta 6.950 euro autonomoentzat eta ETEentzat. Zenbateko handienak baimendutako gehieneko masako 16 t gorako eta energia alternatiboekin elikatutako N3 ibilgailuentzat izango dira, ibilgailuko 30.500 euroko zenbatekoarekin enpresa handientzat, eta 34.000 euroko zenbatekoarekin ETE eta autonomoentzat.
Funts erabilgarriak hobeto banatzeko, enpresa bakoitzeko ibilgailuen gehieneko muga bat ezarri da. Horrela, guztira gehienez hamar ibilgailuko laguntza ezarri da azken erabil-tzaileko eta deialdiko, eta ibilgailu horietatik bost gehienez Euro VI-E dieselak izan ahalko dira. Autonomoek, edozein kasutan ere, ibilgailu bateko muga izango dute azken erabiltzaileko. 

Más noticias de Economía / Ekonomia