BBK-k milioi bat euro bideratu ditu Bizkaiko 110 Azokei laguntzeko

BBK-k milioi bat euro baino gehiago bideratuko ditu aurten Bizkaiko baserritarrei laguntzeko, horiek funtsezko eragileak baitira lurraldearen garapen jasangarrian aurrera egiteko estrategikoa den sektore honetan. Babes hori salmentei laguntzeko bi bide desberdin eta osagarriren bidez gauzatuko da: alde batetik, 74 udalerritan guztira egingo diren 110 azoken antolaketan lagunduz; eta, bestetik, e-commerce BBK Azoka, Bizkaiko lehen sektorearen erakusleiho digitala, bultzatuz, non dagoeneko lurraldeko 58 ekoizlek parte hartzen duten. Nora Sarasolak, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendariak, BBK-k Bizkaiko lehen sektoreari laguntzeko ekimenen xehetasunak aurkeztu ditu, Galdamesko Saratxaga lantegira egindako bisita batean. Jonathan eta Miryam Saratxagarekin, familiaren egur-labeari beste bizialdi bat emateko apustua egin zuten bi neba-arrebekin, batera egin du. Familia hori ohikoa da Bizkaiko azoketan, eta, gainera, BBK Azokaren bidez ere merkaturatzen ditu bere produktuak. Lehen sektorearekiko BBKren konpromisoa 1977koa da.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera