Ardogintzako produktuak sustatzeko laguntzak

Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiaren agindu baten bitartez, mahastizaintza eta ardogintzako esku-hartze sektorialaren programa (ISV Sustapena) hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta komunikatzeko laguntzak deitu dira 2023rako. Kalkulatu da kanpoan sustatzeko jarduketak 12 milioi euroko zenbatekoan aurkeztuko direla; laguntza horien onuradunek finantzaketaren %50 jarriko dute, eta gainerako sei milioiak Feaga funtsetik jarriko dira. 
2023ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra garatutako jarduerak lagundu ahal izango dira diruz, eta mahastizaintzako eta ardogintzako sektorearen lehiakortasuna hobetzera eta merkatuak ireki, dibertsifikatu eta finkatzera bideratutako programetan antolatu beharko dira. Hirugarren herrialde bateko merkatuko laguntzak urtebete iraungo du gehienez, kalitate desberdindu baten babes- peko ardoenak izan ezik. 
Produktu motari dagokionez, sustapeneko esku-hartzearen xede izan daitezke kalitateko produktuak, zuzeneko kontsumora bideratuak, kategoria hauetakoren batean badaude: jatorri-deitura babestu baten babeseko ardoak, adierazpen geografiko babestu baten babeseko ardoak eta ardo-mahats barietatea edo barietateak adierazten dituzten ardoak. 

Más noticias de Economía / Ekonomia