Arabako produktuak Turingo Slow Fooden Gusto-Terra Madre azokan egon ziren

 Slow Food Araba egon da Turingo Gusto-Terra Madre Aretoan, elikagai on, garbi eta justuari eta elikadura-politikei eskainitako nazioarteko topaketarik handiena. "Modu aktiboan parte hartzen dugu Terra Madre-n Arabako nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen zati handi bat sustatzeko stand batekin", gogorarazi du Eduardo Urartek Slow Food Arabatik. Bestalde, Noemí Aguirre Nekazaritzako foru diputatuak azpimarratu duenez, "Slow Foodeko Gustuaren Aretoa bezalako nazioarteko ekitaldi bat gure lurralderako irudikatzen duen erakusleiho bikaina da”. Bertan, Arabako barazkiak, esnekiak... dastatu ahal izan ziren, baita Arabako Txakolina, Arabako Errioxako ardoak, artisau-garagardoak eta Euskal Sagardoa ere. Horrekin batera, Slow Food Arabak hainbat forotan parte hartu zuen, hala nola ‘Bara-tzezaintza birsortzaileko proiektu biointentsiboen’ topaketan.. Ekintza hau Terra Madre 2022ren aurreko edizioan HortiREG proiektuarekin aurkeztutakotik dator. Bertan bara-tzezaintza biointentsiboaren metodoarekin egindako trebakuntza eta esperimentazio lana azaldu zen.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera