Adolfo Plaza, Ikerlaneko presidente berria
- Estrategia Empresarial
- 19-Junio-2024
Adolfo Plaza, Ikerlaneko presidente berria
Adolfo Plaza, Laboral Kutxako presidentea, Ikerlaneko presidente berria da, zentro teknologikoko Kon-tseilu Errektoreak hala aukeratuta. Plazak Oronako Berrikuntza Teknologikoko zuzendari korporatibo Jose Miguel Lazkanotegiren lekua hartuko du, haren lau urteko agintaldia amai-tzen denean. Adolfo Plaza Izagirre Enpresen Administrazio eta Zuzendari-tzan lizentziatua eta Zuzendaritza Aurreratuko MBA da. Ibilbide profesional guztia Euskadin errotuta egin du, eta kooperatiba munduari eta finantza sektoreari oso lotuta. Lehen urrats profesionalak Deloitten egin zituen, EAEko eta Nafarroako finantza erakunde nagusietan auditoretza zereginak eginez, eta 2006an Ipar Ku-txa kreditu kooperatiban sartu zen.