Acidekak %100ean deskarbonizatu du bere Lantarongo planta
- Estrategia Empresarial
- 21-Julio-2026
Acidekak deskarbonizazio-proiektu aitzindari bat inauguratu du Lantarongo (Araba) lantegian eta, honi esker, energia berriztagarriak erabiliz bero-ekoizpena erabat elektrifikatu duen lehen industria kimikoa bihurtu da. Ekimenaren bidez, gasoleozko bi galdara ordezkatu dira energia berriztagarrien bidezko sorkuntza eta biltegiratze termikoa konbinatzen dituen sistema batekin eta, horrela, enpresak bero-sorkuntzari lotutako emisio zuzenak %100ean ezabatzen ditu eta urtean 1.310 tona CO₂ isurtzea saihesten du. Proiektuaren muinean ThermalBox sistema dago —Build to Zero enpresak garatua—; energia elektriko berriztagarria prozesurako bero bihurtzen duen biltegiratze termikoko sistema bat dena. 2,25 MW-eko potentzia elektrikoarekin, 2,5 MW-eko potentzia termikoarekin eta gatz urtuen bidezko 14 MWh-ko biltegiratze-ahalmenarekin, unitateak lantegiaren bero-eskaria asetzen du.
