Achucarro, BC3 eta BCAMek arrakastaz ospatu dute Be Zientzia dibulgazio-ekitaldiaren lehen edizioa Bilbon
- Estrategia Empresarial
- 15-Noviembre-2024
Zientzia zabaltzeko Be Zientzia azoka lehen edizioa ospatu da Bilbon lehen Hezkuntzako eta DBHko 150 ikasle baino gehiagorekin. Bizkaiko hiru BERC zentroek, Achucarro Neurozientziako Ikerketarako Euskal Zentroak, BC3 Klima Aldaketari buruzko Ikerketarako Euskal Zentroak eta BCAM Matematika Aplikatuko Zentroak antolatu dute azoka. Han, Ikasleek askotariko gaiei buruz ikasi zuten, hala nola klima-aldaketari buruz, garunak animalia-espezie ezberdinetan duen bilakaerari buruz eta matematikei buruz, hiru zentro antolatzaileetako ikertzaile garrantzitsuek emandako tailer praktikoen bidez.