Zientzia eta teknologiari buruzko bideo laburrak eta originalak ekoiztea eta hedatzea du helburu ON Zientzia bideo-lehiaketak, zeina Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) urtero antolatzen duten, Teknopolis telebista-saioaren barruan. Aurten 114 lan jaso dira, inoiz baino gehiago, eta bideo gehienak euskaraz aurkeztu badira ere, badira gaztelaniazko eta ingelesezko bideoak ere, parte-hartzaileen artean mundu osoko jendea baitago. Dibulgazio bideo onenaren saria Yurena Carrero gasteiztarrak jaso du, “Gure bigarren garuna: hesteetako mikrobiotaren botere ezkutua” lanarengatik. Euskarazko bideo onenaren saria ex aequo ematea erabaki du aurten epaimahaiak. Jon Esnaola, Ane Fradejas eta Dunixe Urrutibeaskoa biologiako ikasleek irabazi dute saria.

.gif)