URAk eta Añarbek sei miloiko saneamenduko obrak amaitu berri ditu
- Estrategia Empresarial
- 26-Marzo-2024
Usurbilgo Aginaga auzoko hondakin-urak ez dira Oria ibaira isuriko, URAk egindako saneamendu-obrei esker. Saneamendu-sare berria Usurbil-Lasarte-Oria-Hernani hodi biltzaile orokorrera konektatuko da, eta hortik, Donostiako Loiolako araztegian tratatu, eta ondoren Monpaseko itsaspeko isurbidetik itsasora isurtzeko. Horrela, Oria ibaiaren beheko ibilgura egiten diren hondakin-uren isurketa guztiak ezabatuko dira. Obrak egiteko 27 hilabete behar izan dira, eta sei milioi euroko inbertsioa: Uraren Euskal Agentziak %60an eta Añarbeko Urak %40an finantzatuta.