Teknikerrek laborategiko entseguak jarri ditu salgai bere webgunean
- Estrategia Empresarial
- 22-Marzo-2022
Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den Tekniker zentro teknologikoak 2019an Clickindustrial marketplace aitzindaria abiarazi zuen, enpresei zerbitzu industrialak klik batez eskaintzeko helburuarekin.
Plataformaren hazkundeari esker -%476an handitu du seihileko bakoitzeko fakturazioa-, Teknikerrek atal digital honen aldeko apustua indartu du laborategiko entseguei bideratutako atal berri bat gehituz.

Bi urtetan %476an handitu du seihileko
nakoitzeko facturazioa bere webguneko
dendaren bidez
“Oso argi daukagu Clickindustrialen potentziala eta atariko industria zerbitzuen zorroa handitzen jarraitu nahi dugu. Epe ertainean, saiakuntza guztientzako bateria bat sartzea da gure helburua”, azaldu du Itziar Cenozek, Teknikerreko marketing & digital businesseko zuzendariak.
Horrela, kategoria berri honetan eskuragarri dagoen lehen lagina piezek eta osagaiek duten hondar-kutsadura aztertzea ahalbidetzen duen garbiketa teknikoko saiakuntza bat da, hainbat sektoretako eskakizun-maila handiko sistemetan entseguak egiteko, hala nola automobilgintza, aeroespaziala, medikuntza, hidraulikoa... Garbiketa saiakuntza hauek Egiaztapenerako Erakunde Nazionalaren egiaztagiria dute 2015. urtetik.