Tapiak NPBaren esparruan urtea amaitu aurretik akordioa lortzea espero du

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, Arantxa Tapia, Madrilen egin den Konferentzia Sektorialean parte hartu du berriki. Hartan, Luis Planas ministroak 2023-27 aldirako Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoa (NPBPE) egin ahal izateko dokumentu bat aurkeztu du.
Euskadik proposatutako planteamendu jakin batzuen balorazio positiboa egin du, baina beharrezkotzat jotzen du beste alderdi ba-tzuei buruz negoziatzen jarraitzea, zehaztu gabe dauden gai garran-tzitsuen aurrean ahalik eta lasterren akordio batera iristeko, hala nola ekoeskemen laguntzari dagokionez, laguntza zuzenen aurrekontuaren % 25 osatzen baitute.
Egiteke dagoen lan eta negoziazio politikoaren helburua abenduaren 31rako adostutako Plan Estrategiko bat ixtea da.
“Eusko Jaurlaritzaren ahaleginaren ardatza sektoreak laguntzak jasoko dituela bermatzea izan da (lehen zutabea), nekazaritza -eta abeltzaintza- jarduera pandemia ondorengo eredu sozioekonomiko berrira egokitu dadin. Gaur egun, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) 7.200 onuradunek osatzen dute jarduera hori. Era berean, Euskadik beti erakutsi du Europako landa-garapenerako funtsak gauzatzeko gaitasun handia”, nabarmendu du Tapiak.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera