Sareteknikak eta Fersayk aliantza estrategiko bat sinatu dute

Sareknikak eta Fersayk aliantza estrategiko bat sinatu dute, bermeei buruzko Europako lege berriaren aukerak aprobe-txatu eta erronkei aurre egiteko. Gainera, bi enpresen posizionamendua indartu eta bezeroekiko zerbitzua hobetuko du elkarteak.
Lege berriaren arabera, 2022aren hasieratik, Europar Batasunean eta Erresuma Batuan etxetresna elektrikoak saltzen dituzten fabrikatzaile guztiek gailu horiek gutxienez hamar urtez martxan egongo direla bermatu beharko dute, hondakin elektriko eta elektronikoak murrizteko, mantentzearen eta konpontzearen alde eginez, eta jasangarritasun handiagoaren alde eginez.
Araudi aldaketa horretan, Sareteknikak eta Fersayk erronka eta aukera gune bat ikusi dute
etxetresna elektrikoen eta kon-tsumoko elektronikaren sektoreko enpresentzat. Horregatik, bi enpresak hainbat urtez lankide-tzan aritu ondoren, aurrerapauso bat ematea eta sektorean indar handiagoz kokatuko dituen aliantza estrategiko bat sinatu dute, LKS Nexten laguntzarekin.
Aliantzak epe labur eta ertaina uztartzen duten helburuak ditu oinarri, eta erreferentziazko enpresak izaten jarraitzeko eta zerbitzu hobea eskaintzeko sinergia nahikoak sortuko ditu. Bi enpresen dimentsio agregatua sektoreko agente liderretako batena da, 27 milioi euroko fakturazio bateratuarekin eta 75 pertsonatik gorako plantilarekin.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera