‘NanoReMedi’, medikuntza birsortzaileari buruzko ikerketa berritzailea
- Estrategia Empresarial
- 08-Junio-2023
Foto: CIC nanoGUNE
CIC nanoGUNEk ‘NanoReMedi’ proiektuan parte hartzen dihardu. Proiektu horrek doktoretza bateratuko hezkuntza-eredu baten barruan birsorkuntza-medikuntzarako nanoaldamio funtzionaletan ikerketa berritzailea egiteko aukera ematen die iker-tzaile gazteei. Etorkizun handiko arlo honetan, NanoReMedi proiektuak diziplina anitzeko Eurpako sare gisa lan egiten du. Sare hori sei unibertsitatek, ikerketa-zentro batek eta hamabi enpresa txiki eta ertainek osatzen dute, eta abangoardiako prestakuntza eskainiko die ikertzaile gazteei (early-stage researchers, ESR).