Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua

Ehun aditu baino gehiago elkartu ziren Tecnalia ikerketa eta garapen teknologiko zentroak eta Euskampusek antolatutako Materialen Zientzia eta Teknologia V. Kongresuan. Azaroaren 29an eta 30ean ospatu zen EHUaren Bizkaia Aretoan. Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua (MZT) euskaraz egin zen oso-osorik, eta nazioarteko kongresu bat da, euskarazko ekoizpen zientifikoaren eta teknologia berrien erakusleiho izan nahi duena; zehazki, materialen zientziaren eta teknologiaren alorrean, euskarazko ikerketa-talentua erakarriz, baita Euskal Herritik kanpo badago ere.

Material berrien diseinua eta

fabrikazio-teknika berriak

aurkeztu ziren, besteak beste

Hala, material berrien diseinuarekin eta garapenarekin lotutako lan zientifiko garrantzitsuenak aurkeztu ziren, polimeroen sintesitik eta trantsizio energetikotik hasita, mugikortasun jasangarriak edo osasunak dakartzaten erronka berriei aurre egiteko propietate espezifikoak dituzten aleazio metalikoen garapeneraino.
Aurtengo kongresuaren berrikuntzetako bat MZT kongresuaren glosario terminologiko elebidun berriaren aurkezpena izan zen (euskara/ingelesa), MZT kongresuaren 2018ko terminologia-lexikotik abiatuta.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera