Materialak Ikertzeko Europako Elkarteak Maurizio Prato Ikervasco ikerketa-irakaslearen lana saritu du

Foto: CIC bioGUNE.

Maurizio Prato CIC biomaGUNEko Ikerbasque ikerketa-irakasle eta AXA katedradunak ‘E-MRS 5-Year Materials Impact Prize’ sari ospetsua jaso du, materialen zientziaren arloan egindako ekarpenengatik. Materialen Ikerketarako Europako Elkarteak (E-MRS) ematen duen sari nagusia da hori, eta bost urtean behin ematen zaie arlo horretan aurrerapen nabarmenak egin dituzten zientzialariei. Hala, materialen zientziaren garapenean nabarmen lagundu duen talde esklusibo bateko kide da orain Maurizio Prato. Saria emateko ekitaldia Estrasburgon (Frantzia) egin zen, 2023ko Udaberriko Konferentzian –E-MRS sozietateak urtero antolatzen duen konferentzia nagusia–, eta Pratoren lana aintzatetsi zuten han, egindako ikerketengatik eta materialen zientzian izan duten eraginagatik.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera