Leartiker, Foku Anitzeko Teknologia Zentro berria

Markina-Xemeinen (Bizkaia) kokatutako Leartiker Zentro Teknologikoak aparteko hazkundea izan du azken bost urteetan, eta horren adierazgarri da lortu berri duen Foku Anitzeko Zentro Teknologikoaren akreditazioa. Izendapen honi esker, Euskadiko I+G+b arloan erreferentziazko zentro bat izatera heldu da.
Enpresak lortu duen gertaera garrantzitsua ospatzeko, Euskadiko erakunde publikoetako ordezkariek Leartikerren instalazioetara bisita egin dute berriki. Haien artean Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia, eta Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.
Leartikerrek bere hasieretik enpresa-ehunari balioa emateko lan egiten du, I+G+b jardueraren bidez eta polimeroen teknologiara eta elikagaien teknologiara jarduera horren transferentzia egokia eginez. 2016an, Leartiker ZTBES-arekin (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea) bat egin zuen eta Euskadiko I+G+b arloko erakunde nagusiak biltzen dituen taldeko kide izatera igaro zen.
Tapiaren hitzetan, Zentroak “ikaragarrizko lana egin du bi arlo nagusitan benetako espezializazioa bilatuz. Bertakoekin lan eginez eta elkarlanean oinarrituz, hemendik mundura hedatzen ari dira”.
Beste aldetik, Rementeriak Leartiker “gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta indar-tzeko aliatu ezinhobea” dela azpimarratu du, eta “gizarteko talentua erakartzeko, ikerkun-tza egiteko eta kalitatezko lana lortzeko” toki aparta ere ba dela adierazi du.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera