Irizar autobus elektriko berriak TMBren flotan

Laster ibiliko dira Bartzelonan zehar Irizarren zero igorpeneko bederatzi autobus elektriko; zehazki, H16 linean (Pg. Zona Franca-Fòrum Campus Besòs). Autobus berri horiek 2019tik hirian dabiltzan Irizar autobusei batuko zaizkie.
Aurkezpen ekitaldian Bar-tzelonako alkatea eta AMBko lehendakaria, Ada Colau; Governeko lehendakariordea eta Kataluniako Generalitateko Politika Digitalen eta Lurraldearen kontseilaria, Jordi Puigneró; Transports Metropolitans de Barcelonako (TMB), Rosa Alarcón, bai eta Irizar e-mobilityko ordezkariak ere izan dira.
Irizar ie tram modeloko ibilgailuak dira, 18 metroko luzera, 4 ate, eta 36 eserlekurekin. Ibilgailuak 236 kW-ra arteko Alconza motor batek higiarazten ditu, eta ioi-litiozko Irizar bateriek elikatzen dituzte. Ibilbidean doazenean, lau minutuan kargatuko dira, hiriko bi puntutan instalatutako pantografo bidezko karga ultralasterreko azpiegituren bidez. Horrez gain, gidatzen laguntzeko sistemez hornituta daude, eta horri esker, seguruago eta eraginkorrago gidatu daiteke. Gainera, USB hartuneak jarri dira, bidaiariek telefonoa kargatu ahal izateko .
Irizarrek azpimarratu duenez, “Bartzelonak asmo handiko helburuak ditu iraunkortasunari dagokionez, eta benetan harro gaude horretan lagundu ahal izateaz; ingurumena errespetatzen duten ibilgailuekin biztanleen bizi kalitatea hobetu, eta deskarbonizazioa bultzatuko da.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera