IMQ Igurcok zerbitzu berria abiarazi du etxeko zainketen lagungarri

IMQ Igurco talde soziosanitarioak –egoitzetako arretan, eguneko zentroetako zainketetan, telelagun-tzan eta adinekoen arloko informazio eta aholkularitza-zerbitzu espezializatuetan 20 urtetik gorako esperientziaduna–, ‘IgurTEK, etxeko laguntza’ zerbitzua abiarazi duela jakinarazi du oraintsu. Zerbitzu berriaren helburua da adinekoak bere ingurune soziofamiliarrean ahalik eta denbora gehien eta autonomia fun-tzional handienarekin eta bizi-kalitate hobearekin egon daitezen erraztea, eta, halaber, zaintzaileari ezagutza profesionalak ematea bere zeregina egoki egin dezan. Hori guztia, funtzio anitzeko plataforma teknologiko propio baten bidez, zeinari esker urruneko arreta egin daitekeen eta etxeko zainketei lagun dakiekeen. Aurreikusi da zerbitzu berria Durangon (Bizkaia) abiaraztea, modu aitzindarian. Zerbitzu horren jaso-tzaileak “egoera zaurgarrian dauden adinekoen zaintzaileak” dira, eta laguntza-zerbitzua eskaintzen zaie zainketa-gaitasunak, arriskuak eta premiak identifikatzeko eta hainbat jarduera egiteko, zainketa-plan baten arabera. Kasu bakoitzak bere
kudeatzailea du, IMQ Igurcoko erreferentziazko profesional bat, alegia, adinekoarentzat eta zaintzailerentzat, eta profesional hura “arduratzen da bioi laguntzeaz prozesu guztian, sortzen diren premia guztiak artatzen, egoera bakoitzari pertsonalizatutako ikuspegi oso, profesional eta espezializatu batetik”. 

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera