Ikerbasquek 20 zientzialari gazte kontratatzeko epea ireki du

Foto: Ikerbasque

kerbasquek Research Fellow programaren 2024ko deialdia abian jarri du. Research Fellow programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak goi mailako ikertzaile gazteen ‘harrobi’ bat sustatu nahi du. Aurreko deialdien arrakastaz burutu eta gero (106 lagun kontratatu dira jada), Ikerbasquek deialdi berria ireki du beste 20 iker-tzaile kontratatzeko.
Research Fellow programak funtzio bikoitza du: alde batetik, atzerrian lanean dauden zientzialariak erakartzea (euren ibilbideko une batean joan ziren bertoko ikertzaileak barne), eta bestetik, Euskadin ikertzen dihardutenei beren ibilbidea sendotzeko aukerak eskaintzea. Deialdi honen bidez bereziki emakume ikertzaileen kontratazioa eta Euskaditik kanpo lanean dauden euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatuko da. Oraingoz Ikerbasquek 15 herri ezberdinetako 106 iker-tzaile kontratatu ditu deialdi honen bidez.
Ikerbasquek bost urtetarako lanpostuak eskaintzen ditu. Azken urtean ikertzaileak ebaluatuak izango dira eta plaza iraunkorrak lortzeko aukera izango dute. Aukeratutako zientzialariek Euskadiko unibertsitate eta ikerketa zentroetan eta jakintza arlo guztietan egingo dute lan, bai zientzia esperimentaletan (biologia, kimika, fisika), bai medikun-tzan, matematika, ingeniari-tzan, gizarte zientzietan eta giza zientzietan ere.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera