Ikerbasque-k deialdi berria abian jarri du

Foto: Ikerbasque

Ikerbasquek deialdi berria abian jarri du eskarmentu handiko 10 ikertzaile kontratatzeko Euskadiko Unibertsitate eta Ikerketa Zentruetan beraien ikerketak gara ditzaten.
Deialdi honek 8 urte baino gehiagoko ikerketa esperientzia duten mundu guztiko eta ikerketa-arlo guztietako ikertzaileek kontratatzea ahalbideratuko du eta irailak 15arte aurkeztu ditzakete eskaerak Ikerbasqueren webgunearen bidez: www.ikerbasque.net.
Programa honek helburu bikoitza betetzen du: alde batetik, atzerrian dauden ikertzaileak erakartzea (hauen artean jatorriz euskaldunak diren ikertzaile asko daude) eta bestetik, Euskadin dauden ikertzaileei behin betiko kontratua lortzeko aukera ematen die. Era berean, emakume ikertzaileen kontratazioa bultzatu nahi da bereziki, Ikerbasqueko berdintasun Planak jasotzen duen bezala. Egun, Ikerbasquek 345 ikertzaile ditu 35 herrialdetakoak.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera