Idiazabal gaztaren mikrobiota, funtsezkoa haren zaporean eta kalitatean
- Estrategia Empresarial
- 21-Febrero-2024
De izquierda a derecha, Gustavo Amores, Igor Hernández, Gorka Santamarina y Mailo Virto. Foto: Nuria González. UPV/EHU.
Euskal Herriko Unibertsitateko Lactiker-Animalia Jatorriko Elikagaien Kalitatea eta Segurtasuna ikertaldeak orain arte lortutako emaitzek adierazten dute Idiazabal gazta bakoitzaren bakterio komunitateak determinatzen dituela gazta horren ezaugarriak, kalitateari nahiz segurtasunari dagokienez. Beraz, funtsezkoa da mikrobio konposizioa kontrolatzea amaierako produktuaren egokitasuna ziurtatzeko. Hori horrela, merkaturatuko den produktuaren kalitatea bermatzeko, funtsezkoa da aztertzea esne gordinak edo Idiazabal gaztak zer bakterio izango dituen determinatuko duten mikrobio iturriak edo faktore giltzarriak.