Ia bi milioi euro, Gipuzkoako abeltzaintza sektoreari laguntzeko


Egungo egoera ekonomikoa dela eta, Foru Aldundiak zuzeneko laguntzak jarri ditu abian Gipuzkoako abeltzaintza sektorearentzat. Laguntza horien bidez, arazo logistikoen eta ener-
gia eta lehengaiak garestitzearen ondorioz kalterik handienak jasan dituzten azpisektoreei lagundu nahi zaie; guztira 1.983.244 euro banatuko dira. Hasieran 1,7 milioi euroko zenbatekoa aurreikusi bazen ere, ia 300.000 euro gehiago jarri dira eskaera guztiei erantzun ahal izateko. Aparteko deialdi hau hiru foru aldundiek martxoan adostutako neurri fiskalen eta laguntzen multzoaren parte da, egungo egoera ekonomikoak sektore eta kolektibo ahulenetan duen eragina arintzeko likidezia errazteko eta, horrela, jarduera ekonomikoa eta enplegua zaintzeko.

Onuradunek 15.000 euro arteko
dirulaguntza jaso ahal izango dute

Onura jaso duten ustiategiak pentsuaren prezioaren igoerak zuzenean eragindako azpisektoreetakoak dira; gainera, igoera hori areagotu egin da Ukrainaren inbasioaren ondorioz, herrialde hori baita pentsua egiteko behar diren osagaien ekoizle nagusietako bat. Zehazki, honako hau izan da banaketa: behi azienda (753.992 euro, esne ustiategietarako; 634.217 euro, haragi ustiategietarako; eta 87.190 euro, gizentzeko ustiategietarako); ardi eta ahuntz azienda (280.791 euro); behi suharrak (26.670 euro); txerri azienda (30.020 euro); un-txi ustiategiak (37.420 euro); hegazti ustiategiak (108.028 euro); eta haragitarako zaldi azienda (24.900). Guztira, 452 abeltzainek jaso dute laguntza Gipuzkoan, batez beste, 4.400 euro, eta gehienez, 15.000 euro. Onuradun guztiak abeltzaintza jarduera profesional nagusia duten pertsonak dira.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera