Hidrogeno bidezko autobusak Austriarako eta Herbehereetarako

Solarisek, CAF Taldearen filiala, Austriako ÖBB postbus operadorearekin eta Herbeheretako Arriva Neherlands airelinearekin diesel motako eta hidrogeno bidezko autobusez hornitzeko kontratu bana sinatu ditu. Guztira, Solarisek 50 hidrogeno bidezko autobusak eta 142 diesel motako ibilgailuak hornituko ditu Austriarako eta Herbehereetarako.
Alde batetik, esparru akordioa sinatu du Solarisek Austriako errepideetan zerbitzua ematen duen Österreichische Postbus AG, Austriako operadore liderra, 182 autobus arte modu esklusiboan hornitzeko. Zehazki, 2021-2023 urteen bitartean operadoreak diesel motako 142 ibilgailu eta Solaris Urbino 12 hidrogeno bidezko 40 autobus jasoko ditu, azken hauek Solarisen gamako ibilgailu berritzaileenetakoak eta hurrengo ezaugarri hauekin: zarata maila oso baxuak, bribrazioen murrizketa eta, batez ere, isurpenik eza. Gainerako ibilgailuek Euro 6 isurpenen estandar zorrotzak betetzen dituzten propultsaileekin ekipatuta egongo dira.

50 hidrogeno bidezko autobus

eta 142 diesel ibilgailuak

entregatuko ditu Solarisek

Solaris 2003tik dago Austrian eta, ordutik, Austriako 4 hiritan 400 autobus inguru entregatu ditu, horien artean Vienako 53 autobusak nabarmendu behar dira.
Herbehereetan 2017tik
Bestalde, euskal konpainiak eta Holandako Arriva Netherlands airelineak Solaris Urbino 12 hidrogeno bidezko 10 autobus Gelderlanden entregatzeko kontratua sinatu dute. Solariseko lehen autobusak 2017an iritsi ziren Herbehereetara eta, ordutik irtenbide ekologikoak dituzten ibilgailuen kopuru handia hornitu du.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera