Green Capital X. urteurrena ospatzeko indarrak batu

Aurten, 2022an, Gasteiz European Green Capital izendatu zeneko hamargarren urteurrena ospatuko da; orain arte Estatuan titulu hori lortu duen hiri bakarra da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak eta Gasteizko Udalak indarrak batu dituzte titulu horren urteurrena alderdi teknikotik zein ludikotik ospatzeko. Izan ere, “titulu horrek, aitortza adierazteaz gain, bultzada handia eman die Gasteizko jasangarritasun-politikei eta, hedaduraz, lurraldekoei zein Euskadikoei. Europako Hiriburutza Berdeari esker, hiriburua jasangarritasunaren erreferente bihurtu da estatuan eta Europan, eta jasangarritasunaren marka gure mugetatik haratago esportatzea ahalbidetu du horrek. Gasteizek, 10 urte geroago ere, estatuko eta nazioarteko eredua izaten jarraitzen du”, azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak.
Gasteizko udaletxean sinatu da instituzio desberdinen arteko lankidetza protokoloa hiriburuan antolatuko diren ekin-tza eta ekitaldien programa garatzeko. Jardunaldi teknikoek, kale-ekitaldiek, argitalpen batek eta informazio eta sentsibilizazio-kanpainek osatuko dute programazioa, zeinaren une gorena irailean eta urrian izango baita.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera