Gipuzkoako bi artisau garagardo, Espainiako hiru onenen artean

Basqueland Brewing eta Mala Guissona garagardo ekoizle gipuzkoarrak bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren, edari ezagun honen Espainiako txapelketaren zortzigarren edizioan, Burgosen. 
Bertan, 60 garagardo fabrikaren 400 proposamen baino gehiagok hartu dute parte. Hala dio Manu Murillo Mala Gissonako sortzaile eta bazkideak.
“Txapelketako podiumean egotea harro egoteko modukoa da guretzat, taldearen lerro guztietan egindako lana berresten duelako; ekoizpenetik marketinera eta tabernako zerbitzura, etabar”. Bere ustez, “garagardoa euskal gastronomiaren mailan jartzen saiatzeko egindako lana aintzatesten du, eta emai-tza horrek, zalantzarik gabe, une zail hauetan indar handiagoz lan egiten laguntzen digu”.
Garagardoaren sektorea berpiztu egin da Euskadin azken 10 urteetan. ‘Basque Wine’ markaren bidez, Euskadiko artisau-garagardoak sustatu nahi ditu, baita beste edari batzuk ere, tokiko zein atzerriko merkatuetan kokatuz. 

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera