Gipuzkoak zaintza eredu berria ezarriko du lurraldeko 25 zentrotan

Gipuzkoa adinekoentzako arreta eta zaintza ereduaren eraldaketan murgilduta dago eta, trantsizio hau “gaurtik” gauzatu dadin, bi urtean Eusko Jaurlari-tzaren bidez jasotako covid-19 funtsetan (37,8 milioi guztira) jatorria duten 20 milioi bideratuko ditu helburu horretara. Neurri horrek “erabakitasun eta anbizio handiko” jauzia suposatuko du, eta Gipuzkoa “zainketen abangoardian” kokatuko du, inplementazio lehen fasean 25 egoitzatara iritsiko dena, eraikuntza berriko zentroen eta instalazioak eredu horretara egokitzen hasiko diren zentroetan.
Markel Olano diputatu nagusiak azaldu duenez, zaintza-eredu berri horretarako trantsizioa gauzatzea Aldundiaren “erabateko lehentasuna” da, eta lurralde osora iritsiko den “aldaketa sistemikoa bultzatzea” jarri du helburu. Horretarako, ibilbide orri zehatz bat abiatu du Aldundiak, egoitzak 15 pertsona inguruko bizikidetza unitateetan oinarritutako zentro bihurtzen lagunduko duena.
Funtsei esker, Gipuzkoak hiru lan-ildo aktibatu ditu . Zati bat belaunaldi berriko ekipamendua eta laguntza teknikoak erostera bideratuko da (3,5 milioi); beste bat Aldundiaren eta Kabiako zentroak egokitzeko obrak finantzatzera (8,5 milioi); eta beste bat udal-fundazioek edo irabazi-asmorik gabeko erakundeek kudeatutako egoitzetarako laguntza ekonomikoen lerro batera (8 milioi).

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera