Eusko Jaurlaritzak lau milioi euro bideratu ditu Uribe eskualdea garatzeko

Eusko Jaurlaritzak, 2015az geroztik, lau milioi euro baino gehiago bideratu ditu Uribe eskualdeko landa?sustapenerako 72 proiektutara, eta 12 milioi inguruko inbertsioak sortu ditu. ‘Leader’ eta ‘Erein’ programen bidez, zeinak udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikoa bultzatzen duten, landatartasun-mailaren arabera.
Proiektuak garatzeko Jata Ondo Landa Garapeneko Elkartearen laguntza eta aholkularitza jaso dute. Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, eskualdeko udalerrietakoekin eta Jata Ondo elkartekoekin batera, proiektu batuzk bisitatu dituzte orian dela gutxi. Maruri?Jatabeko Kulturkirol ekipamenduaren egokitzapena erabilera anitzetarako, Meñakako Andikoetxe baserriaren berreraikuntza eta Lezamako frontoiaren eraikinean kirol, eta prestakuntza, elkarteentzako jarritako espazioak, besteak beste. Hala, bertatik bertara ezagutu dituzte Bizkaiko Uribe eskualdean finan-tzaketa publikoarekin garatzen ari diren ekimenak. Gaur egun ebazten ari den 2021eko deialdian 9.310.000 euroko laguntzak aurreikusten dira.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera