Euskal Sagardoaren upategietan 12 milioi litro inguru egin dira azken uzta horren ondorioz

Bittor Oroz sailburuordeak ‘txotx’ ekitaldian, Astigarragan, parte hartu zuen. Foto: Irekia

Hasi da txotx garaia. Astigarragan (Gipuzkoa) aurkeztu da Sagardo Egunaren 31. edizioa. Jendetza bidu zen aurkezpenean. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, parte hartu du aurtengo denboraldiaren irekiera ekitaldian, non Iñigo Etxezarreta, ETS musika taldeko kidea gonbidatua izan da. Erribera Kulturguneko plazan sagarrondo bat landatu ondoren, Alorrenea sagardotegira joan da eta 2024ko lehen Txotxa egin du, “Gure Sagardo Berria” oihu egiten.
Bertan, 2023ko uztako sagardoak dastatu ahal izan dira. Orokorrean, iazkoarekin alderatuta, alkohol graduazio eta gorputz txikiagoa dute sagardoek, eta oso lurrintsuak dira. Azken uzta horren ondorioz, 12 milioi litro sagardo inguru egin dira. Aurtengo uzta oparoa eta berezia izan da Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarentzat, eta bertako sei milioi kilo sagar bildu dira lau milioi litro sagardo egiteko.
Oroz sailburuordeak nabarmendu duenez, sagardoa Euskadiko produktuen erakusle da, eta sagardoa egiteko prozesua gure ingurunearekin, identitatearekin, kulturarekin eta hizkuntzarekin lotuta dago; horregatik, “sagardoa egiteko lehengaia, sagarra, bertakoa izatea bultzatzen ari gara, Aldundiarekin batera, sagarrondo autoktonoen landaketak handitzeko ahalegina egin dugu, sektorearen konpromisoari esker, duela zazpi urtetik hona Euskal Sagardoa Jatorri Deitura garatzen jarraitzeko”.
Gaur egun, 50 sagardotegik egiten dute Euskal Sagardoa jatorrizko izendapena duen sagardoa(2k Araban, 3k Bizkaian eta 45ek Gipuzkoan). Euskal Sagardoa jatorri izenerako sagardoa egiten dihardutenak 250 dira, eta ia 500 hektarea erabiltzen dituzte horretarako. 2023 uztan 6.000.000 kilo sagar bildu dira Euskal Sagardorako. “Uzta handia izan da, baina urriko beroek zerbait gutxitu dute sgar kopurua”, azaldu du Oihana Gainzerainek, Euskal Sagardoa jatorri izeneko presidenteak (aurten utziko du kargua).

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera