Euskadik tokiko lekale-irinen ekoizpena bultzatuko du plant-based elikagaien garapenerako

Proiektuan Leartiker eta Neiker zentroek parte hartzen dute, besteak beste. Foto: Leartiker

Euskadiko lekaleak ekoizteko erabilerak eta jomugak dibertsifikatzeko xedez, euskal elikaduraren balio-kateko hainbat eragilek Lekaleak jarri dute abian. Berrikuntza-proiektu horren bidez lekale-irinen ekoizpena sustatu nahi da, euskal enpresek plant-based elikagaiak—landare-jatorriko lehengaiekin soilik egindako elikagaiei esaten zaie— gara ditzaten.
Arabako Nekazari eta Abel-tzainen Batasuna (UAGA) da proiektuaren burua, eta hauek dira parte hartzaileak: Basque Food Cluster, euskal elikadura-katearen erakunde erreferentea den aldetik; ahatearen eta haren eratorrien produktuetan espezializatutako Delicass enpresa; Arabako Laboreen Elkarte Alternatiboa; Leartiker zentro teknologikoa; eta Neiker-Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea. Horrela, proiektuaren ardura duen partzuergoak hainbat arloko esperientzia eta ezagutza uztartzen ditu, lehengai berrien ekoizpenean eta eraldaketan eta elikagaien teknologian eta eraldaketan, besteak beste.

Lehen lekale-irina
Lekaleaken garapenari esker beste erabilera batzuetarako interes handiko nutrizio-propietateak dituen Euskadin sortutako lehen lekale-irina lortuko da. Irin horrek plant-based produktu-sorta bat garatzeko balioko du, herritarrek animalia-jatorrikoak ez diren proteina-iturri berrien erabilera sustatzeko duten eskaerari eran-tzuteko. Horrela, emaitzak kon-tsumitzaileekin aztertuko dira, haien pertzepzioa eta hobetzeko aukerak ezagutzeko.
Prozesu osoaren emaitza gisa, EAEko nekazaritza-ekoizpena dibertsifikatzea eta negozio-eredu berria bultzatzea lortuko da: tokiko lekale-irinak lortzea, elikagai-industrian landare-proteina iturri gisa erabiltzeko. Gainera, plant-based produktuen ingurumen-eragina murriztuko da, tokiko lehengai jasangarria txertatuko delako. Proiektuak hainbat fase izango ditu, eta horien artean egongo dira ekoizpen-analisiaren azterketa egitea, landu beharreko barietate onenak hautatzeko, eta plant-based elikagaien merkatuko joeren analisia egitea. Hortik aurrera lekale-irinak lortuko dira eta, ondoren, azken produktuak diseinatu eta garatu eta kontsumitzaileekin kontrastatuko dira.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera