Eroskik denda bat ireki du eta beste pausu berria eman du bere eraldaketa digitalean

Aplikazioak kontsumitzaileen esperientzia hobetzen du informazioa, formazioa eta aurrezpena tresna bakarrean.

Eroski taldeak supermerkatu berri bat ireki du Bizkaiko Getxo hirian. Martxoan Simplyri erositako hamar dendetatik irekitzen duen hirugarrena da. Orain arte, beste bi denda inauguratu dituzte joan den hilean Bilbon. Beste bost supermerkatu aurten irekiko dira, eta gainerako biak 2021eko lehen hiruhilekoan.
Hala, Eroskik bere presentzia handituko du Bilboko auzo guztietan, eta bere eskaintza osatuko du dendak ipinita Getxon, Astrabuduan, Santurtzin, Basaurin eta Galdakaon. Era horretan, 90 supermerkatu izango ditu guztira Bilbo Handian.
Denda berriak EroskiI/City du izena, eta 840 metro koadrotik gorako salmenta aretoa du. 30 langile arituko dira, formakuntza jaso dutenak freskoen atalean espezializatzeko eta bezeroei arretarik onena eta erantzunak eskaintzeko.
Supermerkatu berriaren ezaugarrien artean, nabarmentzekoa da bezeroaren arreta pertsonalaren alde egindako apustua, okindegia, harategia, urdaitegia eta arrandegia jarri baititu. Hilero-hilero eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira, kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpen horretan, Eroski Cluba da erakusgarririk behinena. Bezero-bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta EAEn 840.000 bazkide inguru ditu; gainera, oso sustapen erakargarriak ditu, baita Travel Club txartelak lehendik zituen abantaila guztiak ere.
Beste aldetik, Eroskik eraldaketa digitalaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, kontsumi-tzaileari formazioa, informazioa eta aurrezpena emateko. Kasu honetan, aipatutako Eroskiko Club aplikazioa berritu du, eta orain lehen baino esperientzia eta sarbide hobeak eskaintzen ditu bere zerbitzu eta abantaila guztietara; izan ere, kontsumi-tzailearen formaziorako eta informaziorako funtzionaltasun berriak dakartza. Beraz, Eroski taldeak aurrera egin du guztitarako kanalen proposamenean.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera