Eroski eta Euskaltelen arteko akordioak aurrezpen handiagoa eskaintzen du

Eroskik eta Euskaltelek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Eroski Club txartelaren bazkideei aurrezpen gehiago emateko eta abantaila berriak eskaintzeko.
Aliantza horri esker, Euskaltel edo Virgin telcoren zerbi-tzuak kontratatzen dituzten supermerkatu katearen leialtze programaren bezeroek beren hileroko fakturaren %4 aurreztu dezakete, eta zenbateko hori beren fidelizazio-txartelaren saldoari gehituko zaio.
Ekimen hau Euskalteleko eta Virgin telcoko bezeroei zuzenduta dago, bai eta konpainiek eskaintzen dituzten internet, mugikor, telebista eta finkoko zerbitzu edo paketeren bat kontratatzen duten bezero ez direnei ere.
“Eroskin, aurrezteko irtenbide berriak eskaini nahi dizkiegu gure bazkideei, eta akordio honi esker ezinbesteko bi zerbitzuren balio-proposamena -elikadura eta telefonia- aberastu dezakegu”, adierazi du Eva Ugarte, Eroskiko Marketin Estrategikoko zuzendariak.
Bestalde, Jose Miguel Garciak, Euskaltel taldeko kontseilari delegatuak esan duenez, akordio honekin “erreferen-tziazko telekomunikazio-operadore gisa gidatzen gaituen maximetako bat betetzen dugu: bezeroa gure jardunaren erdigunean jartzea eta hari etengabe entzutea, haren beharrei eran-tzuteko”.
Adierazi dutenez, abantaila berri hau aprobetxatu nahi dutenek, Eroskiren webgunearen bidez eman beharko dute alta sustapen honetan.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera