Ehungintzaren sektorea eraldatzearen alde agertu da Jasangarritasun departamentua
- Estrategia Empresarial
- 24-Noviembre-2025
Foto: DFG
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak Moda Jasangarriaren Jardunaldiaren beste edizio bat egin du, San Sebastian Moda Festival jaialdiaren barruan, ‘Osasuna, eraldaketa eta erantzukizuna ehungintzan’ lelopean. Hitzordu sendo horrek sektoreko profesionalak, enpresak, elkarteak, kazetariak eta herritarrak bildu dituzte, modak osasunean, ongizatean eta ingurumenean duen eraginari buruz hausnartzeko.
Irekiera-ekitaldian, Monica Pedreira Trantsizio Ekologikoko zuzendariak gogorarazi zuenez, “etorkizuneko moda ezin da eraiki pertsonen osasunaren eta planetaren kontura”, eta azpimarratu du Gipuzkoa aitzindaria dela ehungintzaren sektoreari aplikatutako jasangarritasunaren sustapenean. “Frogatu dugu posible dela erakundeen, enpresen, diseinatzaileen eta herritarren arteko aliantzak ehuntzea, garapen ekonomikoaren motorra izango den moda bat bultzatzeko, baina baita osasunaren eta ongizatearen motorra ere”, nabarmendu du Pedreirak.
Jardunaldian hiru elkarrizketa-mahai eta bi hitzaldi izan dira, ehungintzaren eta osasunaren arteko harremana, enpresa-eraldaketako kontakizunak eta kontsumo arduratsuaren boterea aztertzeko helburuarekin.

