EAEko enpresa txiki eta ertainei laguntzeko ekimen zirkularra aurkeztu da
- Estrategia Empresarial
- 08-Abril-2022
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak Euskadiko enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programa zirkularra aurkeztu du. Ekimena Eusko Jaurlaritzaren eta herrialdeko konpainia handien arteko lankidetza publiko-pribatuko aliantza da, ekonomia zirkularra euskal enpresa-sarean hedatzek. Programa hori Eusko Jaurlaritzaren —Ihobe eta SPRI erakunde publikoen bidez— eta enpresa eragileen arteko lankidetza-itun handia da, eta horri esker, 500 enpresa txiki eta ertain mobilizatu nahi dira Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren ezarpenean aurrera egin dezaten.
Uvescok eta Laboral Kutxak bat
egin dute Basque Ecodesign
Center poloarekin
Beste aldetik, Tapia sailburuak zuzendu du Basque Ecodesign Center zentroaren Batzorde Estrategikoaren lehen bilera. Bertan beste bi kide sartzea onartu da: Uvesco taldea eta Laboral Kutxa. Bi enpresa horiekin, dagoeneko 16 dira Basque Ecodesign Center zentroa osa-tzen duten euskal enpresa handiak. Basque Ecodesign Center itun berezia da, eta Europako hegoaldean erreferentziazko poloetako bat da ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren arloan.