CSICeko presidenteak UPV/EHU bisitatu du Eva Ferreirarekin batera

Eloisa del Pino eta Eva Ferreira Biofisika Institutuko langileekin. Foto: Fernando Gómez (UPV/EHU)

Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko (CSIC) presidentea, Eloísa del Pino, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) izan zen errektorearekin, Eva Ferreirarekin, egun jardunean dauden UPV/EHU-CSIC ikerketa zentro mistoak zuzenean ezagutzeko: Biofisika Institutua eta Materialen Fisika Zentroa. Bizkaiko Campuseko UPV/EHUko Zientzia Parkean izan zen joan zen ekainaren 19an Eloísa del Pino, zentro horietan lehena bisitatzen. Hurrengo egunean Gipuzkoako Campusera joan ziren Biofisika Institutoa eta Materialen Fisika Zentroa bisitatzera.

Biofisika Institutua eta Materialen Fisika Zentroa ezagutu ditu

Eva Ferreirak errektoreak esker onez hartu zuen bisita. Azaldu zuenez, “bikaintasunean oinarritutako ikerketa da Euskal unibertsitate publikoaren identitatearen gako nagusia. Hartara, CSICekin lankidetzan aritzen gara abangoardiako ikerketa egiten duten zentroen bitartez; eta, aliantza estrategikoa denez, bisita hau aprobetxatu nahi izan dugu bien arteko harremana estu-tzeko eta etorkizunean izan litekeen lankidetzarako formulak aztertzeko".
Zentzu horretan, CSICeko presidenteak, azpimarratu zuen zein garrantzitsua den CSICen eta euskal unibertsitatearen arteko lankidetza, batez ere bioteknologiaren eta nanomaterialen arloan, eremu estrategikoak baitira bi erakundeentzat. “CSIC erakunde aldakor eta dinamikoa da, eta badaki arlo bakoitzaren errealitateari nahiz lurralde bakoitzak bikaintasunerako duen poten-tzialari egokitzen. Bereziki pozgarria da niretzat bertatik bertara ezagutzea CSICeko eta UPV/EHUko zentro mistoen arteko lankidetzaren arrakasta”.  

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera