‘Click & collect’ hurbileko merkataritzan, ingurumena gehien errespetatzen duena

Foto: Basque Food Cluster

Elikaduraren (Basque Food Cluster), Ingurumenaren (Aclima) eta Mugikortasunaren eta Logistikaren (MLC-ITS Euskadi) euskal klusterrek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Etorkizuna Eraikiz programaren barruan, ‘Foodelivery’ azterlanaren emaitzak aurkeztu dituzte. Euskadin elikagaien erosketak egiteko banaketa-modalitate desberdinek ingurumenean duten eraginari buruz egindako lehen ikerketa da, eta ‘click & collect’ (online eskaera egin eta jasotzera joan) eta hurbileko merkataritzan erosketak egitea adierazten du, ingurumena gehien errespetatzen duten aukera bezala, betiere joan-etorriak oinez egiten badira.

Azterketa osatzeko, kontsumo-ohiturei eta salmenta-punturainoko desplazamendu-motei buruzko inkesta bat egin da Gipuzkoan

Ikerketa Gipuzkoan egin da, eta hainbat banaketa modalitate hartu ditu kontuan erosketa establezimendu motaren arabera egiteko orduan (hipermerkatua, supermerkatua, auzoko denda tradizionala eta online). Beste gai batzuk ere baloratu ditu, hala nola kontsumitzaileen desplazamendu mota (oinez, bizikletaz, motorrez, autoz), erosketa etxera eramateko moduak (baliabide propioekin edo etxera bidalita) eta paketatzeko elementuak eta garraiorako erabilitako poltsak. Azterketa osatzeko, gainera, kontsumo-ohiturei buruzko inkesta bat egin da, bai eta herritarrek establezimendu motaren arabera nahiago dituzten desplazamendu-motei buruzkoa ere.
‘Foodelivery’ ikerketa berri-tzailea da, eta, eragile anitzeko parte-hartzeari esker, datu errealak eta lokalak lortu ahal izan ditugu, banaketak elikagaien erosketak egitean ingurumenean eragiten duten faktoreak modu objektiboan neurtu eta kuantifikatzeko, erantzunetan koordinazioak eta kontzien-tziazio kolektiboak duten garrantzia erakutsiz, azaldu dute klusterrek.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera