Cichorium, Ekhi Gold, O’Taste eta Ondoegone, Inkuba Sarea proiektuan

A gour Etxea, Intia  sozietate publikoa eta Azti zentro teknologikoa buru dituen Inkuba Sarea mugaz gaindiko proiektuak, ekimena osatuko duten elikagaien sektoreko lau enpresa berriak hautatu ditu. Cichorium, Ekhi Gold, O’Taste eta Ondoegone Laboratoire. Horiek guztiak gutxienez hiru astez murgilduko dira ekimena bultza-tzen duen erakunde bakoitzean, eta ideiak merkatura helarazteko beharrezkoak diren faseetan prestakuntza eta laguntza eskainiko diete. Gainera, sareko kide berri bakoitzak jarraipen eta mentoring pertsonalizatua izango du proiektuaren inkubazio, azelerazio eta nazioartekotze prozesu osoan. Enpresa sortu berri horientzako azelerazio-programa hasi zen Aztik Derion dituen instalazioetan. Konpainia horietako bakoitzak bere marka komertzialak ditu merkatuan eta hauek dira espezialitateak: endibien ekoizpena, urre-bonboiak, landare-produktuak eraldatzea eta elikagaiak prozesatzea, azukrea edo sodioa murrizteko, hurrenez hurren.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera