CAF-Elhuyar 30. edizioko sariak badituzte irabazleak

Foto: Elhuyar

CAF-Elhuyar sariketaren 30. edizioko sariak ‘konta(kta)tu’ lelopean banatu dira Donostiako Tabakalera Kutxa Kultur Plazan. Dibulgazio-artikulua kategorian, Ander Tobalina Novo gasteiztarrak irabazi du saria, 'Arau berriak, jostailu berriak' artikuluarekin. Doktore-tesiaren artikulua kategorian, berriz, Antton Babaze Aizpurua irundarrak eskuratu du, ‘Argi ibili kuantikarekin’ lanari esker’.
Azkenik, Zientzia-kazetaritza kategoriari dagokionez, Enekoitz Telleria Sarriegi andoaindarraren 'Silfioaren enigma' lana izan da saritua. Bestalde, Uzuri Albizu gasteiztarraren 'Matematika, hezkuntza eta generoa gurutzatzen diren lekuen kartografia' lana nabarmendu nahi izan du epaimahaiak, aipamen bereziaren bidez.

Más noticias de Gestión / Kudeaketa