BTEM sariek Euskadiko elikadura-sektoreko enpresa disruptiboenak bilatzen dituzte

Azti zentro teknologikoak eta Euskadiko Basque Food Cluster elikadura-klusterrak bultzatutako BTEM Euskadiko Elikagaien Berrikuntzarako Sariek laugarren ediziorako deialdia ireki dute, euskal enpresek elikagaien sektorean egindako lana eta egindako ahalegina saritzeko asmoz. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren estrategia ekonomikoan eta lehiakortasunean definitutako hiru Jarduera Estrategikoko Arloekin bat etorriz, ekimenak hiru kategoria ditu: Berrikuntza Teknologikoa, Berrikuntza Enpresariala eta Berrikuntza Merkatuetan. Lehenengoan, Berrikuntza Teknologikoa kategorian, produktu edo zerbitzu berri edo hobetu bat arrakastaz garatu eta merkatuan sartu izana sarituko da. Bigarrenean, Berrikuntza Enpresariala kategoriak, berrikuntza edo hobekuntza nabarmenak dakartzaten ekoizpen, logistika, banaketa edo laguntza-jardueren inplementazioa aintzat hartuko du. Gainera, kategoria honetan sartzen dira enpresak aurretik erabili ez dituen antolaketa-metodo berriak. Hirugarren kategoria Berrikuntza Merkatuetan da, eta estrategia edo kontzeptu komer-tzial berriak inplementatu dituzten eta merkatuak edo kanalak handitzean eta negozioa nazioartekotzean hobekuntza nabarmena lortu duten enpresak aintzatestea du helburu.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera